Zer da Bilborganik?

Hondakin organikoak biltzeko zure sistema berria

Bidezkoagoa eta arduratsuagoa, eta hondakinen kudeaketan beste ikuspegi bat dakarren eta nahitaez bete behar den araudi berriarekin bat datorrena: zenbat eta hondakin gehiago sortu, orduan eta gehiago ordaindu.

Izena eman eta aktibatu zure txartela edukiontzi marroia irekitzeko

Bilbo zaintzeko lehen pausoa da.

Parte hartu eta lortu hobariak Hiri Hondakinen Tasan

Izena eman 2025eko abenduaren 31 baino lehen ematen baduzu, hobari bat jasoko duzu 2026an.

Egizu Bilbo hiri garbiago eta berdeagoa

Edukiontzi marroira eginiko joan-etorri bakoitza Bilbo hobeago bat egiteko pauso bat da.

Zergatik erabili edukiontzi marroia?

Materia organikoa birziklatzeak zabortegietako hondakin kantitatea txikitzen laguntzen du. Lehen zaborra zena ongarri natural bihurtzeak gure parkeak, ortuak eta lorategiak hobetzen ditu.

Horrela, Bilbo zaindu, birziklatze-helburuak bete eta alor guztietan aurreztuko dugu: hondakin gutxiago, kostu txikiagoak eta abantaila gehiago zuretzat eta Bilborentzat.

Zuzeneko abantailak:

Berdegune hobeagoak, konpostari esker.

Kale garbiagoak eta hondakin gutxiago zabortegietan.

Hiri Hondakinen Tasan aurrezteko aukera.

Hiri berdeagoa eta jasangarriagoa.

Zaindu Bilbo soilik 3 pausotan

1) Izena eman

Erregistra zaitez orain, erraz eta eroso, eta sistema berriaren partaide izango zara.

Aukeratu nola egin nahi duzun:

Online

Sartu zure BakQ bidez eta eman izena orain.

APP-aren bidez

Deskargatu BILBORGANIKen app-a zure mugikorrean, eta erregistra zaitez.

Aurrez aurre

Eman izena zure arreta-gunean. Hona hemen arreta-guneen zerrenda:

2) Aktibatu zure BILBORGANIK txartela

BILBORGANIK txartelaren bidez, Bilboko edukiontzi marroiak ireki, zure erabilera erregistratu eta hobariak lortu ahal izango dituzu. Nola eskuratu txartela?

Edukiontzi marroiaren aurreko txartela baduzu

Txartela erabiltzen jarrai dezakezu, baina aktibatzeko, alta hartu behar duzu sistema berrian. Behin txartela aktibatuta, edukiontzi marroiak irekitzen jarraitzeko balioko dizu, bai eta BILBORGANIK sistemaren erabilera erregistratzeko ere.

BilbaoKirolak txartela baduzu

Dagokizun edukiontzi marroia irekitzeko ere erabil dezakezu. Sisteman alta hartu besterik ez duzu egin behar eta zure BilbaoKirolak txartela aktibatu.

Edukiontzi marroiaren txartelik ez baduzu

Sistema berrian izena eman ondoren, hemen eskatu ahal izango duzu zure txartel fisikoa eta aukeratutako Barrutiko Udal Zentroan jaso. Edukiontzi marroia ireki eta BILBORGANIK sisteman parte hartu ahal izateko beharrezkoa da.

3) Erabil ezazu egunero

Eta deskargatu app-a, edukiontzi marroia zenbat eta nola erabiltzen duzun jakiteko: zenbat hondakin botatzen duzun, zer edukiontzi esleitu zaizkizun eta zure ekarpenaren
bidez Bilbo nola zaintzen duzun. Edukiontzi marroia erabiltzen duzun aldiro, etorkizun hobeago bat ematen diozu gure hiriari.

Gainera, app-aren bidez zabaldu ahal izango dituzu edukiontziak.