Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

Bilboko Udalak lege-gaitasuna du biohondakinak biltzeko udal-sistema erabiltzen duten pertsonen datu pertsonalak tratatzeko.

Datu pertsonalak biltzean, datu pertsonalak babesteko legea beteko da beti.

Datuen tratamenduaren ardura duen erakundea

Bilboko Udala
Zerbitzuak/Zergen gestioa
Helbidea: Ernesto Erkoreka plaza 1, 48007 - Bilbo
Datuak babesteko ordezkariaren helbide elektronikoa: datuak@bilbao.es

Datuen tratamenduaren helburuak

  • Zerbitzu hau ematea BILBORGANIK biohondakinak biltzeko udal-sistemaren bidez.
  • Harremanetan jartzea sisteman erregistratzen diren pertsonekin.
  • Sistemak izan ditzakeen gorabeherak konpontzea.
  • Tasa bat aplikatzea, hondakin-bilketako sistemaren erabileraren arabera.
  • Erantzukizunean oinarritutako portaera sustatzea ingurumen-arloan.

Zerbitzua erabiltzen duten pertsonen zer datu bilduko dira?

Kontratu-datuak:
Zerbitzu-erabiltzaileari esleitutako zenbakia, haren helbidea eta telefonoa edo helbide elektronikoa.

Hondakinei buruzko datuak:
Zer egunetan botatzen diren edukiontzira, hondakinen sailkapen egokia, hondakin-moten arabera.

Datu osagarriak:
Kontaktua komunikazio-kanalekin, tasaren kalkuluaren azalpena eta erabiltzailearen lehenespenak.

Zenbat denboran gordeko dira zerbitzua erabiliko duten pertsonen datuak?

Zerbitzuaren helburuak betetzeko behar den denbora bakarrik. Datu batzuk denbora gehiago gorde daitezke, estatistika- edo ikerketa-arrazoiengatik.

Zerbitzu honekin lotutako Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO)

DBEO: 61.c) Erakundeek pertsonen informazioa legea betez erabili ahal izateko behar den prozesua.
DBEO: 61.e) Interes orokorreko ekintza bat tratatzeko edo erakunde ofizialek pertsonen informazioa tratatu ahal izateko behar den prozesua.

Datuak beste pertsona edo erakunde batzuen esku uztea

Bilketa-sisteman erregistratutako pertsonen datuak ezin dira utzi beste pertsona edo erakunde batzuen esku.

Eskubideak

Sartzeko (zure datuak kontsultatzea).
Zuzentzeko (datuak aldatzea).
Ezeztatzeko (datuak ezabatzea).
Mugatzeko (datu batzuk bakarrik erabiltzea).
Aurka egiteko (datu batzuk erabiltzen ez uztea).

Eskubide horiek balia ditzakezu idazki bat aurkeztuta, zure izen-abizenekin, Udalaren egoitza elektronikoan (www.bilbao.eus), edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Puntuetan. Idazkia zuzenduko zaio zure datuak tratatzen ari den erakundeari.

Erreklamazio bat aurkez daiteke ere Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean.

Informazio gehiago

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago eska dezakezu datuak@bilbao.eus helbide elektronikoan.